Kaixo, zer moduz? Leheniketorri, eskerrak eman nahi dizkizuegu gure web-orria bisitatzeagatik. Goieko dut izena. Familia handitxo honen gerentea naiz eta duela hamarkada bat baino gehiago hasi nuen neure ibilbidea higienearen munduan.

Pixkaka, zuei, behar dugun konfiantza ematen diguzuenoi esker, gure ametsetako bat egia bihurtzen ari gara: azpiegituretan, baliabide teknikoetan eta, garrantzitsuena, giza taldean hazten jarraitzea.

Ez naiz gehiago luzatuko zer garen azaltzen; besterik gabe, gure web-orrian bidaiatzera gonbidatzen zaituztet, zuzenean ezagut dezazuen higienearen munduaren giro bakoitza eta horien teknikak.

Lot dezagun uhala eta goazen poliki-poliki higienearen eta segurtasunaren mundu liluragarri honetan zehar. Geldialdiak egingo ditugu industrian, ostalaritzan, geriatrikoetan, taldeetan, garbitegietan, etab., eta zuen zalantzak argituko dira.

Espero dut mundu interesgarri honetan zehar prestatu dizuegun txangoa zuen gustukoa izatea. Paisaia paregabea da, Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Iparraldea, luxu handia gustatzen zaigun horretan lan egiteko: higienean.

Agur bat, Goieko.